HASIERA

Ez ohiko egoera batean gaude, eta galdera asko ditut buruan baina, batez ere, hutsunea sentitu dut gorputzean. Eman ezin ditudan besarkaden hutsunea, eman ezin ditudan laztanena, musuena, ukitu ezin ditudan azalena, nigandik gertu izan ezin ditudan gorputzena, ikusi ezin ditudan begiraden hutsunea.

Horiek guztiak behar ditut nik.

Eta zuk?

#nikbehardut proiektu pertsonala da. #nikbehardut marka aurkeztu nahi dizuet. Egoera honek eragin didana partekatu nahi dut, emozio berdinak ditugunon artean sare bat sortu, kalera irteten garenean konplizitatea bilatu.

Azken finean, maite dudan jendearen gertutasunak ematen dio zentzua nire bizitzari.

#nikbehardut

besarkatzea, musukatzea, laztantzea, gerturatzea, begiratzea, ukitzea…

Eta zuk?